Eguzki-energia termikoa ur bero sanitarioa eta igerilekuen klimatizazioa lortzeko era eraginkorrenetako bat da.
Biomasarekin bateratzen badugu, uda garaian Biomasa erabiltzea saihestu dezakegu, ur bero sanitarioaren eskaera %100ean eguzki-energia termikoak hornitzen duelako.
Teknologia hau ur bero asko behar duten kontsumitzaileentzat da interesgarria: kirolguneak, hotelak, aterpetxeak,…
Gure esperientzia zabala, urte luzez indarrean dauden instalazio ugarirekin, ondorengo puntuetan oinarritzen da:
Irtenbide integralak eskaintzen ditugu (ingeniaritza, proiektua, instalazioa eta mantenua).
Merkatuan punta puntan dauden marka eta produktuekin soilik egiten dugu lan, horrela, errentagarritasun, eraginkortasun, errendimendu eta kalitate handiko sistemak garatzen ditugu.
Irtenbide pertsonalizatuak eskaintzen ditugu, bezero bakoitzaren beharrak aztertuz.
Gure helburua bezeroaren nahiak erabat asebetetzea da, ahalik eta energia gutxien erabiliz eta ingurumenari kalterik txikiena eragitea bilatuz.