AIREZTATZE MEKANIKO KONTROLATUA

Fluxu bikoitzeko aireztapen sistemak airearen kalitatea bermatzen du leku hezeetako (sukaldea, bainugelak,…) airea ateratzean, eta bide batez filtratutako aire berria sartzen du gela lehorretan (egongela, jangela, logelak,…).

KONFORT TERMIKO ITZELA eta ENERGIA AURREZPENA:

  • NEGUAn, aire berriak etxebizitzatik ateratzen den airearen kaloriak berreskuratzen ditu trukatzaile-termiko bati esker (%92ko berreskuratzea), horrela etxebizitzako tenperatura mantentzen lagunduz.

Kanpoan 5ºC daudenean eta etxe barruan berriz 20ºC, aire berria 19ºCtara sartuko da.

  • UDAn etxebizitzan sartzen den aire berria etxebizitzatik irtetzen den aireari esker hozten da, trukatzaile-termikoa dela medio (%92ko berreskuratzea). Horrela bizilekua fresko mantenduz.

Kanpoan 30ºC daudenean eta etxe barruan berriz 21ºC, aire berria 22ºCtara sartzen da.

Familiabakarreko edo anitzeko etxebizitza, industria, pabiloi eta bulegoetarako egokia. Obra berrietarako edo zaharberritzeetarako, bigarren etxebizitzetarako aproposa.