Eguzki-energia termikoa ur bero sanitarioa eta igerilekuen klimatizazioa lortzeko era eraginkorrenetako bat da.
Biomasarekin bateratzen badugu, uda garaian Biomasa erabiltzea saihestu dezakegu, ur bero sanitarioaren eskaera %100ean eguzki-energia termikoak hornitzen duelako.
Teknologia hau ur bero asko behar duten kontsumitzaileentzat da interesgarria: kirolguneak, hotelak, aterpetxeak,…
Gure esperientzia zabala, urte luzez indarrean dauden instalazio ugarirekin, ondorengo puntuetan oinarritzen da:
- Irtenbide integralak eskaintzen ditugu (ingeniaritza, proiektua, instalazioa eta mantenua).
- Merkatuan punta puntan dauden marka eta produktuekin soilik egiten dugu lan, horrela, errentagarritasun, eraginkortasun, errendimendu eta kalitate handiko sistemak garatzen ditugu.
- Irtenbide pertsonalizatuak eskaintzen ditugu, bezero bakoitzaren beharrak aztertuz.
- Gure helburua bezeroaren nahiak erabat asebetetzea da, ahalik eta energia gutxien erabiliz eta ingurumenari kalterik txikiena eragitea bilatuz.